Podcast: Play in new window | Download
Ultzamaldeko herritar desberdinak gonbidatzen ditugu ostiralero Esan Erran irratiko estudiora, Egun Ero Kantuz saiora. Haiek aukeratutako hamar kantuen bidez, haien bizitzen eta historiaren errepaso musikatua egiten dugu. Iraizotzen bizi den Nikasio Dorai beramenditarra izan dugu gaurko Egun Ero Kantuz irratsaioko protagonista. Basaburuan jaioa, oso gaztetatik han-hemen ibili izan da lanean, Frantzian tarteko. Orain Iraizotzen bizi da, eta Ultzamako Udaleko zinegotzi ere bada duela zenbait urtetik. Bere kanta zerrenda eta bizitzako istorioa ezagutu nahi?