Hurrengo astea jai tokatzen denez, hilabete honetan aurreratu egin nahi izan dugu Anne Otegui gure kolaboratzaile ordiziarraren tartea hilabeteko bigarren ostiralera. Horrek ez du esan nahi konturik gabe etorri denik ordea, beti bezain ondo prestatu digu hilabeteroko bere kolaborazioa eta baita plater goxo-goxoa ere. Elikadura kontuetan aditua dugu Otegui eta beste behin ere zenbait xehetasun adierazi nahi izan dizkigu.
Gorka Santestebanek, bere egunerokotasuna zein den kontatzerako garaian galderaren bat edo beste egin dizkio ‘Ostiraltxo’ren aurkezleari eta horren ostean, alternatiba bat edo beste ere badirela erakutsi dio “arazoa” konpondu ahal izateko. Behatz puntak ondo zurrupatuko dituzu ostiral honetako Oteguiren kolaborazioarekin ere, jarri eroso eserita eta entzun ez baldin bazenuen, orain hartu beharko zenuke tarte bat.
La entrada Anne Oteguik udaberriko elikadurara egokitu gaitu aste honetan se publicó primero en Ataun Irratia.