Aste honetako saioa Desinfoxikatzen tartearekin hasiko dugu. Gaurkoan, istripu edo gaixotasun baten ondorioz lanera joan ezin eta baja hartu behar dugunerako argibide batzuk eman eta zalantza batzuk argituko ditugu: zer egin behar den, nora joan behar dugu etb.
Jarraian, Mahaieutikoan, gonbidatu berri bat izan dugu, Hiart. Hiart emergentzietako medikua da Osakidetzan, eta bere eskutik 112 eta emergentzien dendaostea ezagutu dugu.
Amaitzeko, Nik doktorean Ortentxi eta Maria Luisa izan ditugu berriro, gaurkoan erorikoak ekiditeko aholkuak esango dizkigute.