“Denboraren igarotzea” bezala izendatu du Gorka Lizasok ostiral honetako bere atala

Martxoaren lehen ostiralak ere Gorka Lizasoren bisita ekarri digu lehen ostiralez ‘Ostiraltxo’ saioan eta beste behin ere, tartetik txukunena egiten saiatu eta lortu duela esan beharrean gaude. Oraingo honetan denboran atzera egitea erabaki du ‘Sin Mala Intención’ taldeko buruak eta kantu paregabeak entzunarazi dizkigu hilabeteroko bere 25 minutuko tartean. Entzun ditugun kantu guztiek izan dute zergati bat, ostiraleko zerrendara batu ahal izateko.

Bruce Springsteen, Loquillo edota Berri Txarrak bezalako artista, bakarlari, bikote zein beste hainbat talde igaro dira Ataun Irratiaren uhinetatik. Txukun baino txukunago aurkeztu digu Lizasok beraz hilabete honetako bere kolaborazioa ere eta hurrengorako buruan ideiarik baldin badu ere, buruari beste bueltatxo bat emango diola zehaztu nahi izan digu. Guk ondo baino hobeto dakigu ordea, hurrengoan ere ez digula inolako hutsik egingo.

La entrada “Denboraren igarotzea” bezala izendatu du Gorka Lizasok ostiral honetako bere atala se publicó primero en Ataun Irratia.

Hurrengo podcasta

GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: Ze politak diren hizkuntzak

lr. Mar 6 , 2021
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan