Otsailaren 15ean hil da Johnny Pacheco handia, COVID-19aren ondorioz, New Jerseyko ospitale batean. Jatorri dominikarreko txirulari, musika egile eta ekoizlea, Pacheco New Yorken Fania diskoetxearen sortzaileetakoa izan zen. Bere hiru kantu entzun ditugu: Coro Miyare, El rey de la puntualidad eta Mujer ingrata.
1967an Holandan Shocking Blue izeneko laukotea sortu zen, baina 1969an, Mariska Veres abeslaria taldean sartu zenean, taldearen ibilbide arrakastatsua hasi zen. Urte berean, Venus kantarekin lortu zuten AEBetako lehenengo hit handia talde europar batentzat (Britainia Handia kenduta, noski). Entzun ditugun kantuak: Venus, Mighty Joe, Long and Lomesone Road, Never Marry a Railroad Man eta Inkpot.
Robert Smith-en The Cure taldeari gorazarre eginez, Mojo aldizkariak bilduma bat argitaratu du, Ingalaterrako taldearen 15 kantu hartuta hainbat taldek egindako bertsioak bilduta. Horietako batzuk entzun ditugu: A Forest (8:58 ft. The Unthanks), A Forest (The Cure, 1980), Boys Don’t Cry (The Cure, 1979), Fire In Cairo (Luna), Just Like Heaven (Dinosaur Jr.), Just Like Heaven (The Cure, 1987), Close to Me (Mark Lanegan), Close to Me (The Cure, 1985), The Love Cats (Tricky), The Love Cats (The Cure, 1983).
Jamaikako ska eta reggae-aren aurreko musika mento da. Lotura zuen trinidad eta Karibeko beste irletan egiten zen calypso izeneko musikarekin. Ingalaterran CD bilduma bikoitza kaleratu dute otsailean The High Note Mento Collection izenpean. Bertatik entzun ditugu: Calypso Rock (King Vupp), Dread in a Babylon (King Vupp), Jamaica Farewell (The Jolly Boys), River Come Down (The Jolly Boys), Perfect Day (The Jolly Boys) eta Rehab (The Jolly Boys).
Deskargatu hemen.
The post SOINUGELA: Johnny Pacheco, The Cure, Shocking Blues, Mento musika first appeared on Bilbo Hiria irratia.