Iazko azaroaren 26an ukan genuen Indiako laborarien aldarrikapenaren berri, 250 milioi laborari eta langilek jarraituriko greba historikoari esker: Indiako Parlamentuak bozkaturiko laborantzaren liberalizaziorik ez dute nahi. Egun horretan abiatu zuten New Delhi inguruko kanpamentua 250.000 bat nekazarik, hiribururako zortzi sarrerak blokeatuz. Urtarrilaren 26an, urrats bat gehiago eman eta hiriburuaren bihotzera sartu ziren, otsailaren 1erako parlamentua zutelarik helburu. Determinaturik dira, eta egunez egun, geroz eta herritar gehiago batzen zaizkie.
PODCAST #50 | Indian, laborarien protesta herritar matxinadaren itxura hartzen ari da egunez egun
Podcast: Play in new window | Download