Podcast: Play in new window | Download
Euskal Herriak itsasoarekin izan du beti harremana. Herri arrantzalea gara eta arrantza sekulako garrantzia izan du beti gure kostaldeko herrietan, bai jarduera ekonomikoaren alorrean zein kulturalean. Halaber, zer dakigu gaurko euskaldunok itsasoa eta arrantzari buruz? Zalantza askorik gabe, inkesta batean gutxi ala oso gutxi lirateke erantzunik entzunenak.
Herriak edota eskualdek elikatzeko ezinbestekoak diren elikagai-hornitzaileek osatzen dituzte tokiko elikadura sistemak. Arrantzaren kasuan, baxura eta artisau flotakoak lirateke sistema hauetara lotutako arrantza flotak baina egian, arrantzaleak ez daude gure elikadura sistemen barruan, ezta elikadura eredu alternatiboetatik asmatzen diren ekimen/proeiktuetan.
Orain arte azaldutakoa ez duzula piperrik ulertu sentitzen baduzu, lasai egon eta entzun gure Eneko Aierbe-ri egin diogun elkarrizketa. Bera Ekologistak Martxaneko arrantza arduraduna da, eta beren eskutik arrantza jasangarria, ozeanoen osasuna eta kontsumitzaileentzat alternatibak ezagutuko dituzu.
Itsasoratu eta murgildu zaitez gurekin ur ezezagunetan!!