BERBAZ: Pedro Mari Bastegieta, minbizitik ateratzeko ere gordin jatea lagungarri

Hunza leinukoak (Himalayako Kari Baba eskualdeko herria), sasoi baten 140 urte arte bizi omen ziren, eta arrunta zen 120 urtekoa. Antza, zetaren bidea euren eskualdean hartutako indarrak kaltetu zuen hura guztia.

Elikagaietan, gordinak du bizia eguzkitik hartutako argiagatik, eta elikagaiak egostean edo erretzean (40ºtik gora), galdu egiten du gehiena. Horregatik, erditik gora gordin jatea komeni ei zaigu. Jatea eta elikatzea bi baitira; edatea eta hidratatzea edo oxigenoa hartzea eta oxigenatzea bi diren legez.

Informazio bila irten izan du munduko bazterretara (eta nonahi nagusi, arrotzarekiko hurbiltasuna, eskuzabaltasuna, lagundu nahia,…). hogeita hamar urtetan, Asia eta Ameriketako herri askotako herrietatik zuzenean ikasteko. “Boterea da informazioa”. Eta urteotan lagun asko inguratu zaizkio Pedro Mariri larri-larri, minbizi diagnostikoaz ere, eta eurei entzunda, galdetuta eta informazioa emanda, hainbatek bere burua heriotzaren hegaletik atera .

Gakoa? Toxikoak zorrotz kendu eta gorputzeko alkalinotasuna areagotu. Gordinak ugari sartu (basoan bertan aurkitu ditzakegu elikagai ugari -azeri buztana, txikori-belarra, yanten, asunak,…-), eguzkia egunero neurriz, iturburuko ura, itsasokoa,…

Eta alde energetikoak ere itzelezko garrantzia. Buru-bihotzetara sartzen ditugun sinesmen, ideia, sentipen, eta emozioek larri gaixotuko edo osatzen lagunduko digute. Lur-ama, eguzki aitte, ilargi amandre, horiei esker gu eta bertara itzuliko gara, hori argi izanda, beldur barik bizi. Iturri ederra hori ere.

Autobusez itzuli gara Busturialdera eta han azaldu digu germinatuak nola prestatu, upielako elikagaia! Hurrengorako berbagaia badugu.

Kantak:

Heldu da argia (Petti)

Argia (Ruper Ordorika)

Erreferentziak:

Hunza herriari buruzkoa

Berbaz, Pedro Mari 2015ekoa eta 2016ekoa eta 2018koa

Deskargatu hemen.

The post BERBAZ: Pedro Mari Bastegieta, minbizitik ateratzeko ere gordin jatea lagungarri first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

∫ateliteak x 53

az. Urt 20 , 2021