8. Podkasta. Txikilandia

Urtarrilaren 2, 3 eta 4 ean badatoz Txikilandia eta GazteEkin egitasmoak. Bi egitarau, bi adin tarte.

Aurten, inoiz baino gehiago, Gabonetan haur, nerabe zein familiek herrian aisialdi eskaintza bat izatea nahi dugu. Izan ere, pandemia honek aisialdian utzi duen hutsunea dela eta, eskaintza euskaldun, seguru eta gozagarri bat posible eta beharrezkoa dela ikusten dugu. Haur eta nerabeak erdigunean jartzea tokatzen zaigu, baita euskarari merezi duen hauspoa ematea ere.

Kanpo espazioa erabiltzeak duen garrantzia ere azpimarratu nahiko genuke. Horregatik, herriko kanpo zein barruko espazio ezberdinez baliatuz, Uarkape pilotalekua alde batera utzi eta urtarrilaren 2tik 4ra, Arrasateko txoko ezberdinez baliatuko gara ekintza ezberdinak burutzeko. Herriko auzo, kale, plazak, herriko gaztetxea, ludotekak eta gaztetxokoak eta baita Biteri plazan kokatuta dagoen karpa ere.

Ekintzetan parte hartzeko, aurrez sarrerak erosi beharko dira. Hauen salmenta kalean jarriko dugun info puntuan burutuko da eta hori izango da sarrerak eskuratzeko modu bakarra.

Info puntuak ondorengo egunetan jarriko ditugu.

Abenduaren 21, 22 eta 23an Sebero plazan izango gara 12:00-14:00 bitarte

Abenduaren 28, 29 eta 30 ean Biteri plazan izango gara 18:00-20:00 bitarte

Sarreren prezioa, euro 1 ekoa izango da, ekintzako eta partaideko.
Ekintza bakoitzeko sarrera mugatuak egongo dira eta ekintzetako sarrerak agortzen doazen heinean, herritarrei helaraziko zaie Txatxilipurdiko sare sozialen bitartez. Ekintza burutzen den egunean bertan oraindik ere saldu gabeko sarrerarik geratuz gero, momentuan bertan eskuratzeko aukera egon daiteke.

Ekintzetan, parte hartze mugatuak egongo dira. Izan ere, indarrean dauden osasun neurrien araberako taldekatzeak sortuko ditugu. Horrez gain, ekintzaren arabera taldekatze kopuruak ere aldatu daitezkeela, baita espazio eta txokoaren arabera ere. Ekintza guztietan ondorengo neurri hauek guztion artean bete beharko ditugu:

• Covid-19 ari dagokion sintomarik izanez gero, ezingo da ekintzetan parte hartu.

• Ekintzetara hurbiltzen diren haur, nerabe eta senide orok, etxetik ekarri beharko du tenperatura hartuta.

• 6 urtetik gorakoak musukoarekin etorri beharko dira.

• Ekintzak burutu aurretik, bitartean eta bukaeran eskuak garbituko ditugu.

• Ekintzetan erabiltzen den materiala uneoro desinfektatuko da.

Aurten, segurtasun neurri guztiak bermatuz, haur, gaztetxo zein familientzako aisialdi eskaintza hezitzaile, euskaldun, gozagarri eta segurua eskaintzera goaz!!!

TXIKILANDIA 2021, egitaraua

eskuorria_web gunerako

URTARRILAK 2

10:30- 13:30 Naturan jolasean, Monterronen

2 txanda egongo dira. Talde bakoitzak ordu eta laurden izango du ekintzaz gozatzeko.  Monterronek eskaintzen digun gunea erabiliko dugu naturan jolasean aritzeko.

12:00-13:30 Munduan berbena ikuzkizuna, Biteriko karpan

Arrasateko haurrak munduan barrena murgilduko ditugu, Munduan Berbena ikuskizun parte hartzailearekin. Munduko jolas, kanta eta dantzez jai giroan gozatzeko berbena paregabea.

16:30-20:00 Probatu eta gozatu tailerra, Okendoko ludotekan

2 txanda egongo dira. Talde bakoitzak ordu eta erdi izango du euskarazko mahai jolasetan aritzeko.

18:00 Ipuin kontaketak, Usaetxeko ludotekan

Gune lasai eta goxo honetan, haurrek eta beraien familiek, ipuin kontalari baten bitartez, ipuin ezberdinez gozatzeko aukera izango dute.

URTARRILAK 3

9:30-13:30 Familian irteera, KurtzeTxikira

Txanda ezberdinak egingo dira . Elkargunea Maiatzaren 1a plaza izango da eta bertatik abiatuta, talde bakoitzak froga ezberdinak pasa beharko ditu kurtxe txikira iritsi bitartean.

10:30-13:30 Esperimentazio txokoa, Usaetxeko ludotekan

2 txanda egingo dira. Talde bakoitzak ordu eta laurden izango du 0-4 urte bitartekoentzako gune honetan, material ezberdinekin esperimentatzeko.

17:00 – 20:00 Musikatzen, Okendoko ludotekan

2 txanda egongo dira. Talde bakoitzak, ordu eta laurden izango du musikaren bitartez, sortu, jolastu eta gozatzeko.

18:00 Ipuin kontaketak, Usaetxeko ludotekan

Gune lasai eta goxo honetan, haurrek eta beraien familiek, ipuin kontalari baten bitartez, ipuin ezberdinez gozatzeko aukera izango dute.

URTARRILAK 4

10:30-13:30 Ginkana, herritik zehar

Elkargunea Herriko plaza izango da, bertatik abiatuko da ginkana eta pista ezberdinez baliatuz, Arrasateko txoko ezberdinetatik arituko gara froga ezberdinak eginez.

10:30-13:30 Sukaldaritza tailerra, Erdiguneko gazte txokoan

2 txanda egingo dira. Talde bakoitzak, ordu eta laurden izango du sukaldaritza tailerrean aritzeko.

17:00- 18:30 Esperimentazio txokoa, Okendoko ludotekan

2 txanda egingo dira. Talde bakoitzak ordu eta laurden izango du 0-4 urte bitartekoentzako gune honetan, material ezberdinekin esperimentatzeko.

18:30 IKUSKIZUNA, Biteriko karpan

Irrien lagunen ikuskizunaz gozatzeko aukera paregabea. Aurten 10 urte betetzen dituzte eta alaitasunez beteriko ikuskizuna prestatu dute.

GAZTEEKIN 2021, egitaraua

eskuorria_web gunnerako

URTARRILAK 2

10:30- 13:30 / 17:00-20:00 Parkour ikastaroa, kanpo espazioan edota erguingo gazte txokoan

Kaleko elementu ezberdinekin parkourrean aritzeko aukera izango dugu. Eguraldi euritsua eginez gero, ikastaroa Erguineko gaztetxokoan burutuko dugu.

Antolaketa: Gehienez, 5 pertsonako taldeak sortu beharko dira eta 4 txanda egongo dira parkourrean aritzeko. Txanda bakoitza ordu eta laurdenekoa izango da.

17:00 – 20:00 Bideogintza tailerra, Erdiguneko gaztetxokoan

Norbere mugikorra erabiliz, bideoak sortzeko tailerra burutuko dugu. Hezitzaileen laguntzaz, bideoak egiteko plano ezberdinak nola grabatu eta ondoren hauek nola editatu ere ikasiko dugu.

Beharrezko materiala: mugikorra.

URTARRILAK 3

10:30-13:30 / 17:00- 20:00 Skape Room-a, Erdiguneko gaztetxokoan

Partaideak, istorio baten murgilduko ditugu, espazio baten sartu eta bertatik denbora bukatu baino lehen atera beharko dira.
Lortuko ote dute?

10:30 – 13:30 Kustomizazio tailerra, Gaztetxean

Norberak ekarritako materialarekin, berau kustomizatu eta apaintzeko aukera ematen duen tailerra da.
Ekarri beharreko materiala: karpeta, agenda, koaderno…

17:00 – 20:00 Eskalada Erguineko, Gaztetxokoan

Txandak egongo dira. Partaide bakoitzak, gehienez ordubete izango du sukaldaritza tailerrean aritzeko.

17:00 – 20:00 Sukaldaritza tailerra, Erguineko Gaztetxokoan

Txandak egongo dira. Partaide bakoitzak, gehienez ordubete izango du sukaldaritza tailerrean aritzeko.

URTARRILAK 4

10:30 – 13:30 Sexualitate tailerra, Gaztetxean

Talde txikietan baturik, sexualitatearen inguruko mahai jolasetan aritzeko aukera izango dugu giro lasaiean.

17:00 – 20:00 Sexualitate tailerra, Gaztetxean

Kamisetak, telazko poltsak…oinarri hartuta, berauek serigrafiatu eta bertan diseinu ezberdinak estanpatzeko aukera izango dugu tailer honetan.

Beharrezko materiala: serigrafiatu eta estanpatzeko edozein arropa edota osagarri.

Hurrengo podcasta

GAUR EGUR – Lesbosera Iakesekin

al. Abe 21 , 2020