SOINUGELA: Paul McCartney, Modus Operandi, Pedro Elías (Akapellah), Alos Quartet, The Memphis Boys

Paul McCartney 70eko hamarkadaren hasieran kanta sorta eder bat aukeratu dugu gaurko Soinugela hasteko. The Beatles taldea oraindik ofizialki desegin barik zegoelarik grabatu zuen McCartneyk bere lehenengo lana, 1970ean. Bertatik bi kantu entzun ditugu: Momma Miss America eta Maybe I’m Amazed. Gero, beste kanta batzuk entzun ditugu: Another Day (1971), Heart of the Country (1971), Give Ireland Back to the Irish (1971), Hi, hi, hi (1972) eta Band on the Run (1973).

Pandemia garaian ekoiztuta, Modus Operandi taldearen bigarren lana etorri zaigu, Dantza gaitezen hil arte izenpean. Iñaki Ortiz de Villalba, aurretik Betagarri taldearen partaidea, kantuen egilea eta abeslaria da seikote honetan. Bertatik entzun ditugun abestiak: Bizi, Dantza gaitezen hil arte, Zurekin eta Desobedientzia.

Lehengo egunean lagun batek kantu bat bidali zidan. Venezuelako rapero baten lana, inprobisatzaile bikaina eta Akapellah goitizenpean, Pedro Elias izeneko artista dugu. Nire izenkidearen lan hau entzun dugu.

Alos Quartet-en Lau izeneko euren azkeneko lanetik pare bat doinu entzun ditugu: Oi Pello Pello eta Eguzkilore.

The Memphis Boys ikaragarrizko estudio musikariak izan ziren 1967-1972 tartean. Memphis-en bertan zegoen Chips Mowan-en American Sound Studio-etan. Reggie Young (gitarra), Bobby Emmons (teklatuak), Gene Christian (bateria), Tommy Cogbill (baxua, gitarra), Mike Leech (baxua) eta Bobby Wood (teklatuak) eremu askotariko kantariekin lan egin zuten maisuki. Gaur soul kutsua duten hainbat abesti aukeratu ditugu: King Curtis: This Is Soul (1968), James and Bobby Purify: I Don’t Want to Have to Wait (1967), Oscar Toney JR: Ain’t that True Love (1967), Bobby Womack: Broad Walk (1967), The Box Tops: Cry Like a Baby (1968), Dusty Springfield: So Much Love (1969), Elvis Presley: Kentucky Rain (1970), Arthur Alexander: Rainbow Road (1972), The Blossoms: Don’t Take Your Love (1970), Sam Baker: Comin’ to Bring You Some Soul (1968), Jerry Lee Lewis: Holdin’ On (1967), Salomon Burke: Since I Met You Baby (1968).

 

Deskargatu hemen.

Hurrengo podcasta

ERRO TA BERRI - Siti Muharam, Khusugtun, Blato Zlato, Muszikás & Amadinda...

ol. Abe 18 , 2020