“Ene baitan bizi da” eleberriaz, Maddi Ane Txoperenarekin

Ene baitan bizi da eleberria kaleratu du Maddi Ane Txoperenak. Marie biloba eta Josefina amona dira  protagonista nagusiak. 1950.eko hamarkadan Ipar Euskal Herrian eta Frantzian neskato ibilitako emakumeen errealitateak, lehengo eta oraingo maitasun eta desamodio istorioak, laneko sufrimenduak, gatazka politiko baten ondorengo testuinguru baten ezinak, amatxi-biloba eta alaba-guraso harreman korapilatsuak lantzen ditu Maddi Ane Txoperenak eleberri honetan. Eta berarekin hitz egin dugu lan hau hurbilagotik ezagutzeko. Entzun hemen!

 

Hurrengo podcasta

TARTEKA | Performance eta dantza

ol. Abe 4 , 2020