Podcast: Play in new window | Download
Azaroaren 29an Palestinarekiko nazioarteko elkartasun eguna da. Israelgo Estatu sionista Palestinako lurretan ezartzeko inposaketa eman zenetik une zail eta larri asko bizi izan dituzte gure lagun palestinarrek. Baina beti egin izan dute aurrera, oztopo guztiak gaindituz. Tamaina guztietako oztopoak gaindituz: gerrak, genozidioak, apartheid politikak, okupazioa, bahiketak, ….biolentzia bortitza munduko agintarien isiltasunaren aurrean, Israelekin lerrokatu direnak.
Munduko gobernuek egin ez dutena, planeta osoko herritarrengandik etorri da, Palestinarekin nazioarteko elkartasun sare internazionalista milakaen artean ehundu duguna. Dinamika globalak ere islatzen dira Euskal Herrian, non gizarte mugimenduak izan dira beti elkartasuna horren burua: urtero antolatuak izan diren brigadak, herrien arteko senidetasunak, joan eta etorriko bisitak, proeiktuak, manifestazioak, ekintzak….adibide ugari ditugu non gure herria Palestinaren alde kokatu dena.
Azkenekoa, eta ohiartzun handia sortzen ari dena, CAFeko langileek sortu dutena. Zer gertatu da ala zer egin dute? Laburbiduz: CAFek Jerusalemgo tranbiaren eraikuntzan parte hartzeko asmoaren aurrean planto egin dute, ez dutelako Palestinaren okupazioan inolako moduan parte hartu nahi izan. Ondorioz, CAFek proiektu horretan parte ez hartzeko kanpaina abiatu zuten. Hau eta gehiago kontatzera Eau de CAF kanpainako kidea bat elkarrizketatuko dugu.