“Polizia grabatzea da haien gehiegikerien kontra daukagun erremediorik eraginkorrena”

Hala Bedik kereila bat aurkeztu du TALKA espazioko desalojoan kazetari baten lana oztopatu zuen poliziaren aurka. Sistema judizialera jotzeak kontraesanak sortzen badizkie ere, poliziaren inpunitateari eta prentsa askatasunaren aurkako erasoei aurre egiteko beste urrats bat bezala ulertzen dute.

Hala Bediko kazetari den Jon Hidalgorekin hitz egin dugu gertatutakoaz eta baita orain emandako pausuaz ere. Entzun hemen!

 

Hurrengo podcasta

"Sasiak eta haziak" dokumentalaz, Aiaraldea hedabideko Izar Mendigurenekin

ar. Aza 24 , 2020