EMEN GONAK x 15

Aste honetako ‘EmenGonak’ saioan ‘Cecilia Payne’ talde bizkaitarra elkarrizketatu dugu.

Barezi Caballerok, Jone Ibarretxek, Lucia Palomarrek eta Ander Benitok osatzen duten taldea ez-ohikoa da zentzu askotan, bertoko rock eszenan hiru emakume batzeaz gain, oraindik ere 90. hamarkadako shoegaze, grunge pausatua edo low-fi soinuak lantzen dituztelako.

Gitarren zikintasun melodiko eta apurtzailean oinarritutako erritmo pausatuak landu dituzte ‘Sun’ (2020) izeneko beraien lehen diskoan, Inigo Escauriazak Tio Pete Estudioan grabatuta eta Urtzi Izak ekoiztuta. 2018an zuzenean ezagutzera eman zuten euren EP homonimoaren jarraipen mamitsua dugu SUN, soinu landuago baten edertasunean oinarrituta. Bandcampen entzungai duzue.

Egungo egoerak ahalbidetzen badu abenduan Gernikako Iparragirre aretoan aurkeztuko dute lan berria, ‘Arima’ taldearekin batera.

Hurrengo podcasta

"Patriarkatuaren makinaria martxan jartzen da eta amaren sinesgarritasuna zalantzan jartzen da"

og. Aza 12 , 2020

Podcast gehiago

Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan