Podcast: Play in new window | Download
Euskaraldian belarriprest izateko zalantzan dauden herritarrei parte hartzeko deia egin diete 2020ko edizioa hasi baino bi aste lehenago. Hurbiltzen ari da ariketa sozialaren data, azaroaren 20an hasiko baita aurtengo Euskaraldiaren edizioa. Belarriprest zein ahobizi izateko izen emateko aukera oraindik zabalik dago, eta aprobetxatu dugu data hurbiltzen ari dela Euskaraldiko koordinatzaile den Arrate Illarorekin hitz egiteko. Entzun hemen!