Mamitsua izan da gaurko saioa. Abiatzeko datozen egunetan egongo diren hitzorduak ekarri dizkigu Ekhi Etxebarriak Sindikal agendan. Ostalaritzaren egoera latza eta larria da pandemia hasi zenetik, hori aztertu dute Jon Bernat Zubiri eta Endika Alabort Amundarain ekonomialariak. Oraindik ikusteko dago nola geratuko den sektorea izan ere 200 negozioak itxi du pandemia hasi zenetik, bigarren kolpearekin zenbatek eutsiko dion ikusi behar, itxierarekin laguntzak etorri beharko liratekeelako azpimarratu dute. Bestetik momentu egokia litzateke sektoreak sortzen dituen enplegu prekarioetan aldaketa emateko. Bilboko maizterren sindikatuko Virizuela izan da saioan, etxebizitza larrialdiaz berba egin digu. 2008ko krisiaren ostean etxebizitzekin geratutakoa aztertu dugu berarekin, sozietate ezberdinek pisuak eskuratuz eta inposaturik ordaindu gabe funtzionatzen dute. Bukatzeko Aitzur auzoan familia batek bizi duen egoera latza kontatu digu. Saioa bukatzeko Argia astekariko Jenofa Berhokorigoin kazetariak telelanaz egindako artikula ekarri digu.
Irakurri hemen.https://www.elsaltodiario.com/lanaren_ekonomia/ostalaritza-estutuz-pandemia-garaian
Deskargatu hemen.
The post LANAREN EKONOMIA: Ostalaritzaren egoera, Etxebizitza larrialdia eta telelana first appeared on Bilbo Hiria irratia.