POTTO: Nafarroako Bardoak txapelketaren finalean egon gara

Egin POTTO!
Asteon erreinu zaharra bisitatu dugu, Nafarroan izan delako GURE POTTO saioa. Lizarran jokatutako 2020ko Nafarroako Bardoak txapelketaren finalean egon gara, eta bertso-sorta ekarri dugu, aukeraketa diktatorialean.

Bertsonautak, Atekaberts Komeni eta Laminexene taldeak izan ziren taulagainean kantuan.

Puntuazioek erabaki zuten garailea: Baztan-Malerrekako Bertsonautak taldea, Berako Laminexene eta Leitzako Atekaberts Komeni taldeen aurretik.

Finala nahikoa ez eta Eneko Fernandezen bertso-sorta kantatua ekarri dugu azken-buruko bezala (postre), Baztan-Bidasoako bertso-paper lehiaketaren sorta irabazlea. Bejondeizuela guztioi

Biba el bertso!

Hurrengo podcasta

PIPERPOLIS: “Antigone edo ezetzaren beharra” Horman Posterren berria

og. Aza 5 , 2020
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan