Podcast: Play in new window | Download
Lehengo egunean ia txiripaz, 1973an kaleratu zenetik maite nuen kantua entzun nuen berriro eta Brian Enoren lanari buruzko Soinugela saio oso bat pentsatu nuen. Kantu hori gaurko urrezko kantua dugu, Enoren bakarkako lehenengo bilduman zegoen Baby’s on Fire entzun dugu. Kantu horretan Robert Fripp gitarra joleak parte-hartze funtsezkoa izan zuen.
Brian Peter George Eno 1948an jaio zen Woodbridge-n, Ingalaterrako iparraldean. Southampton-en eta Winchesterren egin zituen ikasketak, arte eskoletan, eta abslari musika jole eta produktore ezinbestekoa izan da 70eko hamarkadatik.
Bidea Roxy Music taldean hasi eta eurekin grabatutako kantu batzuk entzun ditugu: Virginia Plain (1972), Do the Strand (1973) eta For Your Pleasure (1973). 1974an bakarkako lehenengo lana aurkeztu zuen: Here Come the Warm Jets. Lan horretan entzun dugun Baby’s on Fire ez ezik, baziren beste kanta ikaragarri garrantzitsu batzuk: Needles in the Camel Eyes, Cindy Tells Me.
Urte berean Taking Tiger Mountain (By Strategy) LPa aurkeztu zuen. Handik bi kantu entzun ditugu: Burning Airlines Give You So Much More eta The Fat Lady of Limbourg. 1975ean Another Green World diskoa atera zuen eta, bertati, Sky Saw entzun dugu. 1977an Before and After Science atera zuen eta hango Here He Comes entzun dugu.
Aurretik, Roxy Music taldean bere lankidea zen Phil Manzaneraren Diamond Head bilduman ere egon zen Eno. Kantu bat entzun dugu bertatik: Frontera.
Ambient music izeneko grabazio batzuk egin zituen Enok baina ekoizle lanean ibili zen nagusiki hurrengo urteotan. Horren erakusgarri, Heroes (David Bowie, 1977), Speed of Life (David Bowie, 1977) eta Look Back in Anger (David Bowie, 1979).
New Yorkeko David Byrnerekin lotura izan zuen eta, ondorioz, Talking Heads taldearekin ere lan egin zuen. Thank you for sending me an Angel (1978), Life During Wartime (1979) Once in a Lifetime (1980) eta Take Me to the River (1978).
Irlandako U2 taldearekin ere egin zituen Enok lan eder batzuk: I Still Haven’t Found What I’m Looking For (U2, 1987) eta Pride (In the Name of Love) (U2, 1987).
Enok egun 72 urte ditu eta aurreko hamarkadotan, pop gailurretik aldenduta, lan ugari egin du (askotan instalazio munduan) baina 2008an Coldplay taldeari lagundu zion Viva la Vida or Death and All His Friends lanean. Bertatik Life in Technicolor eta Viva la Vida entzun ditugu.