Txile, herriak hitz egin du

Txileko kaleetan urtebeteko borroka herrikoiaren ondoren, herriak (boto-emaileen %78) Pinocheten Konstituzioa atzean uztea eta berri bat idaztearen alde dagoela argi utzi du.

Orain, zuhurtziaz aztertu behar da emaitza, eta hurrengo urratsak planifikatu, Konbentzio Konstituzionala osatuko duten 155 pertsonen hautaketak herri mugimenduak, indigenak, nekazariak, emakumeak, LGTBak… ordezka ditzan eta Txileren eraldaketan aurrera egin dezan.

Lur eta Murmur honetan luze eta zabal hitz egiten dugu Francisca Hernandezekin, “Pancha”, mugimendu sozialeko militante historikoa, Txileko baserritarren mugimendukoa eta ANAMURI (Landa Eremuko Emakume eta Indigenen Elkarte Nazionala) Direktorio Nazionaleko kidea. Berarekin partekatu dugu momentuaren emozioa, eta baita ere aztertu prozesu honek irekitzen dituen ziurtasunak eta zalantzak.

Hurrengo podcasta

REGGAE FEVER x 38

ol. Urr 30 , 2020
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan