LANAREN EKONOMIA: Europako diru laguntzak, autonomo faltsuak eta zahar egoitzetako egoera aztergai

Sindikal agendarekin abitu dugu saia, Aste osoko deialdien errepasoa ekarri digu Ekhi Etxebarriak. Bestetik Bilboko portuko zamaketarien galan gatazkaren testigantza ekarri izan dugu hizpide, izan ere zamaketariek lan hitzarmen baten alde greban daude. Egun hauetan zer esan handia eman duen enekuriko etxe okupatuko lagunen testigantza ekarri dugu, joan den astean, gazteek ohartarazi zuten ustez jabeak bidalitako pertsona batzuk ari zirela etxebizitzaren inguruan okupatzaileak kikildu nahian. Endika Alabost Amundarian ekonomilariak Bruselasetik jasoko diren diru laguntzen inguruko hausnarketak ekarri dizkigu “Europako diru laguntzak: business as usual” artikuluan landutakoak. Etxez etxe janaria banatzen ari diren langileen , rider izenekoak, egoera aztertu dugu Mikel Alvarez Eragin gazte prekarioen kidearekin batera. Saioa amaitzeko Argia astekariko Onintza Iruretak zahar etxeetan bizi den egoeraren inguruan argitaratutako artikulua komentatu digu.

Deskargatu hemen.

The post LANAREN EKONOMIA: Europako diru laguntzak, autonomo faltsuak eta zahar egoitzetako egoera aztergai first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

REGGAE FEVER x 37

ol. Urr 23 , 2020