Podcast: Play in new window | Download
Ultzamaldeko herritar desberdinak gonbidatzen ditugu ostiralero Esan Erran irratiko estudiora, Egun Ero Kantuz saiora. Haiek aukeratutako hamar kantuen bidez, haien bizitzen eta historiaren errepaso musikatua egiten dugu. Gaurkoan, Aizarozko (Basaburua) Eneko Iurramendi Aleman izan dugu gonbidatu. Irakaslea ofizioz, eta Mexikortxo bandako kide afizioz, toki askotan bizi izan da Iurramendi: Donostian, Iruñean, Lleidan, Navalcarneon… Bere bizitzaren errepaso musikatua egin dugu!