Podcast: Play in new window | Download
Hurrengo urriaren 16an Transnazionalen aurka eta Herrien Elikadura burujabetzaren aldeko nazioarteko ekintza eguna ospatzen dugu. Honen haritik, La Via Campesinatik agroecologia eta elikadura burujabetzaren printzipioetatik abiatuta gure gizarteak eraldatzeko deia luzatzen digute.
Jaten doguna garelako eta elikagai osasuntsuak jan ahal izatea oinarrizko eskubide delako, elikadura burujabetza eta agroekologia behar dugu munduko txoko guztietan!
Lur eta murmurren sarritan egiten dugu berba elikadura burujabetza eta agroekologiari buruz, baina, denok ulertzen dugu berdina kontzeptu hauek aipatzerakoan? Zer da zuretzat Elikadura Burujabetza? Zer da zuretzat Agroekologia?
Elikadura Burujabetza eta agroekologia zer diren argi uzten du La Via Campesinak: hasteko, eskubide bat da, jendeak beren elikadura, nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza sistemak definitzeko duten eskubidea aldarrikatzeko marko politiko bat izendatzeko, nazioarteko merkatu eragileen mende dauden elikagaien aurrean.
Eta Agroekologia da, Elikadura Burujabetza gauzatzeko ekoizpen eredua: nekazaritza bere osotasunean ulertzen duen kontzeptu zabala da; dimentsio ekologikoa, sozioekonomikoa, soziopolitikoa eta kulturala kontutan hartzen dituena.
Orduan…zer demontre esan nahi dute eko, bio, berdea, slow eta horren moduko kontzeptuek? Bizitza eusteko ezinbestekoak diren beste arloekin gertatu den bezala: energia, zaintzak, baliabide naturalak, etabar… beren barne krisia gainditzeko sistema neoliberal eta heteropatriarkala berrasmatzen dabil, kapitalaren ugalketa eten ez dadin, eta horretarako moldatzen ditu bere aurpeagiak zuritze ariketa batekin. Horregatik, eko, bio, berdea, slow eta horren moduko izenek agronegozioaren transnazionalen markak eskutatzen besterik ez dute. Enpresek eredu intentsiboan, ustiatzaile eta jasangaitzan ekoitzitako elikagaiak daude guzti horren atzetik.
Hau guztia hobeto azaltzen digute Amigos de la Tierra, TNI eta Crocevia erakundeetako lagunek. Hain zuzen, Agroecologia chatarra izeneko ikerketa bat argitaratu berri dute non hauek gauza guztiak ederki azaltzen dituzte Latinoamerikako Radio Mundo Real irratirako eskainitako elkarrizketan (gazteleraz):
- Agroecologia ala nekazaritzaren intentsifikazioa jasangarria aurrez aurre jarri;
- Agronegozio kapitalistaren jokaldi berriaren hiru gako nagusiak azaltzen dizkigute:
- Obsesio produktibista-teknologikoa
- Negozio-aukera berriekiko obsesioa
- eta Gobernantza publiko-pribatuaren eredu berri batekiko obsesioa
- Eraldaketarako hainbat ondorioak