Berbaz: Joseba Bidaurrazaga, mediku naturista, covid-19 aldiotan, betikoan

Esne-berbaz barik egiazkoakaz ei dator, “umeak, zoroak edo mozkortuak legez”. “Eskeptikrata”. Sinple, jakintza iturri oparoa, emari luzekoa. Hiru istorio kontatu dizkigu, egunotako covid-19ko giro pisua arinduz, argiz eta umorez, laurogeitatsu urteko Mexikotik euskaldun etorritako ume huraxek. Tentsioa askatu eta barre ere egin dugu. Eta oinarrizko ideia batzuk gogoratu. Beroa, ohea, salda (hidratatzeko), kaka (haren lagungarri: zirin belarrak, karabainaren ura, pikuaren gatza), eta denbora. Lehengo moduan bere aitak eta garaiko mediku askok (tifusari edo 1918ko gripe espainiarrari legez) oraingo gaixoari aurre egiteko protokoloa, bost puntu sinplekoa, bai: beroa, ohea, salda, kaka eta denbora. Aurrez osasuna zaintzeko, zer? “Dieta barazkijalea eta astean saunaldi parea!”. Lebitikoan ere argi utzi zuten, txerrikia eta haragia kanpora. Gorputza da adierazle. “Somatopsikikoak gara”. Makal gabiltzala, itaundu: oreka apurtu da zergatik? Non? Zertarako? Kitarran legez, sokak doitu behar, soinu egokia sortzeko. Bizi-indarra da berezko sendagaia. Gelditu, garbitu eta bizi -indarrari bide egiten utzi. Eta sendagilea (gaixoaren lagun, hipokratikoki, buruz-buru patxadaz berbaz, gaixoari galdetuz “zure ustez zer dela eta makal?”), horretantxe, bizi-indarrari laguntzen. Elgorria, barizela, eskarlatina, hazkuntza eta indartze prozesuko aldi kritikoak ditugu. Sendatzaileak. Herritarrek bazekiten ondo, lehenago. Hori zor omen zaigu,”herri osasuna,  herritarren esku utzi, ez zientzialariengan!”. Medikuntza alopatikoak milaka medikamentu erabiltzen izan ditu kalterako, bizitzaren kontra, beldurrez eta ez-jakinez. Talidomida,kasu entzutetsuenetakoa. Gaixo iatrogenikoak. Porrot absolutua. Bizitzaren kontra ari omen gara (“errando errando, deponitur erro”). Bizitzak bizi nahi du. Indartsu dena biziko da, aukeraketa naturalaren legea, antza. Zorrotz, argi, sinple botatzen ditu, (zirto puntu batez?) datozkion eran, sarri kantari, irriñoaz, jolasti,: “Egia gugaz, danen aurka.” Azillonizeko haren moduan. “Txinaurria lotzen da, goizetik lanera…”, Biblian bertan: “Demonio mota hau, baraualdiak eta otoitzak sendatuko dau”, “titia emon ostana, isiltzeko diostana” Lauaxetarena, “intxaur, piku, gaztaina,…” emari oparoa eta bizi-indarra Josebak, umeak.

Kantak:

  • Bi kate (Mikel Laboa)

Erreferentziak:

Deskargatu hemen.

The post Berbaz: Joseba Bidaurrazaga, mediku naturista, covid-19 aldiotan, betikoan first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

BESTE BAT: Nhil x 1

ol. Urr 9 , 2020