Gaurko saio sindikal agendarekin abiatu dugu, ohiko den moduan Ekhi Etxebarriak egin du deialdien errepasoa. Ikasturte berria aztertzeko asmotan gaurkoan sindikatuak izan dira protagonista, egoeraren berri jakiteko asmoz eta pandemiak lan merkatuan izaten ari den azterketa egiteko ESK, LAB, CCOO eta ELA sindikatuko ordezkariekin hitz egin du Jon Bernat Zubiri ekonomialaria. ESK sindikatuko Iratxe Alvarez izan da gurean. Bizi dugun pandemia egoerak sindikalki ere eragina izan duela azpimarratu du, teknikoki zailtasun asko dituzte ekintza sindikala aurrera eramateko. Bestetik aldaketak baino berez aspaldi lan munduan ematen ari ziren murrizketak agerian utzi ditu pandemiak. LAB sindikatutik Endika Perez izan da, Lab sindikatuaren iritziz sakonean lehendik zeuden egiturazko arazoak berdinak izaten jarraitzen dute eta Covidak hauek azkartu egin ditu. CCOO sindikatuko Alfonso Riosen iritziz lan munduan segurtasun neurriak enpresaren erantzukizuna dira, eta neurriak enpresak bermatzen ez baditu arazoa larriak sortu daitezke. ELA sindikatutik Saioa Ontorio izan da, zaintza esparrua eta zerbitzu publikoak bermatu behar direla azpimarratu du. Saioa Bukatzeko Haizea Nuñez izan da etxebizitza eskubidea edo pribilegioa Argia astekarian idatzitako artikulua komentatu digu.
Deskargatu.
The post LANAREN EKONOMIA: ESK, LAB, CCOO eta ELA sindikatuek egungo egoeraren analisia egin dute first appeared on Bilbo Hiria irratia.