Gaurko urrezko kantua George Harrisonek 1970ean argitaratu zuen My Sweet Lord izan zen, The Beatles desegin ostean Harrisonek kaleratutako lehenengo diskoan, All Things Must Pass izenekoan. Arrakasta itzela izan zen, 1971n Inglaterran diskorik salduena. Phil Spector-ek ekoitzi zuen eta Ringo Starr-ek Eric Clapton eta Billy Prestonekin egin zuen grabazioa. Kantuak gospel kutsua zuen eta krishna Indiako jainkoari eskainia zen. Dena ondo joan zen, baina lau urte geroago New Yorkeko epaitegi batean plagioagatiko salaketa egon zen, 1963 The Chiftons-ek neska taldeak He’s So Fine zuen oinarri My Sweet Lord-ek, eta kanta hori ere entzun dugu. Gero The Chiffonsek ere My Sweet Lord grabatu zuen, zirkulua itxita uzteko. Antza, Harrisonen plagioa ustekabea izan zen, baina dirutza ordaindu behar izan zien jatorrizko konposatzaileei. The Chiffons-ek kantu ugari grabatu zuten eta One Fine Day abesti ederra ere entzun dugu.
Song of our Native Daughters izeneko bilduman lau musikari beltz batu ziren: Rhiannon Giddens, Anythyst Kyak, Leyla McCalla eta Allison Russell. Banjo jotzaileak diren lau andrazko hauek XVII, XVIII eta XIX mendeetako kantetan oinarritutako konposizioak egin zituzten, Smithsonian erakundeak kaleratutako bilduma baterako. Bertatik entzun ditugu Polly Ann’s Hammer, Black Myself, Slave Driver eta Lavi Difisil.
1968an Iquitosen, Peruko Amazoniaren hiriburuan, Zapataria zen Solomon Sanchezek bost semeokin musika talde bat sortu zuen, Los Wembler’s de Iquitos. Amazoniako cumbian ikur ezinbestekoa bihurtu ziren Iquitoseko Wemblers eta Kolonbia, Brasil, Ekuador eta Venezuelako erritmoak erabiliz eta kutsu sikodelikoarekin nahastuz soinu erakargarria lortu zuten. Vision de ayahuasca euren azkeneko lanak kantu ikaragarri atseginak ekarri dizkigute: lamento selvático, No me vuelvo a enamorar, Los Wemblers para el mundo.
Pettik eta Harkaitz Canok pasa den udaberrian Manipulazio estrategiak lana aurkeztu zuten, grabazio bikaina. Hitzak, Canok moldatuak, Noam Chomskyren testu batean oinarrituak dira: manipulazio mediatikoaren hamar estrategiak. Hemen kantu bana dugu estrategia maltzurrentzat. Pettiren lanik eta helduena dugu hainbeste musikari eta musika eremu uztartuta. Bertatik kantu hauek izan ditugu entzungai: Zaldi emozionalak, Diotenez, Helduentzako seaska kanta (I), Inozoak ispilu bila eta Zeure begia, haien zizare, Ordaindu kezkak eta Nola ezetz.
Deskargatu hemen.
The post SOINUGELA: My Sweet Lord, Our Native Daughters, Los Wembler’s de Iquitos, Petti first appeared on Bilbo Hiria irratia.