Podcast: Play in new window | Download
Jim Croce Philadelphiar kantari-kantugileak 30 urte besterik ez zituen 1973an hegazkin istripu batean hil zenean (Buddy Holly, Otis Redding, Ritchie Valens eta Lynrd Skynrd taldeko kide batzuk hil ziren moduan). Crocek milaka emanaldi egin zituen eta 1972an arrakasta lortu zuen azkenik, 1973an entzungo dugun Bad, Bad Leroy Brown gaurko urrezko kantuarekin gailurrera igo zen. Ondoren, haren beste bi kantu entzun ditugu: Time in a Bottle eta I Got a Name.
Carlton Jumel Smith New Yorkeko El Barrio-koa da. Lexington Avenue zonalde horretan Puerto Ricoko salseroak eta Rhythm and Blues musikak elkar besarkatzen dute. Jumel Smith-ek Finlandiatik jaso zuen gonbidapena grabatzeko eta Helsinkin ekoiztu zuen 1634 Lexington Avenue izeneko diskoa. Bertatik entzun ditugun abestiak: Woman You Made Me, I Can’t Love You Anymore eta You Gonna Need Me.
Eliades Ochoa Bustamante guajiro eta musikari ospetsua dugu, Kubako onenetakoa azkeneko lau hamarkadotan. Bere arreba Maria eta Alma Latina taldearekin 2016an grabatu zuen Habanan Guajira + más guajira izeneko diskoa, kaleratu duen azkenekoa. Guk hiru kantu aukeratu ditugu bertatik: El punto cubano, Su aliento me hace falta eta Ya está el café.
Jamaikako The Chosen Few laukoteak 70eko hamarkadan lan dotore batzuk grabatu zituzten. Orain CD bikoitz batean 44 kantu berreskuratu dira Doctor Bird diskoetxean eta guk haietako batzuk entzun ditugu: You’re a Big Girl Now, Shaft, It’s Too Late, Hang on Sloopy eta Daniel.
Bowieren omenez Mojo aldizkariak CD bat atera du irailean Bowie (Crash Course For The Ravers) izenpean eta, bertan, harekin ibilitako edo haren eragina aitortutako zenbait artistaren kantuak bildu dituzte. Guk bi entzun ditugu bertatik: The Man Who Sold the World (Holy Holy) eta Slaughter on 10th Avenue (Mick Ronson).
Belako taldearen Plastic Drama disko berritik Tie Me Up kantua entzun dugu.
Dion DiMucci-k, hasieran Dion and the Belmonts doo-wop taldearekin, bere kabuz lan ederra egin du beti. 60ko hamarkadan, estilo horretan The Wanderer eta Runaround Sue kantekin, besteak beste, egin zen ospetsu. Kantari aparta da Dion eta 1971n zuzenean grabatu zuen disko batean bertsio ederrak aurki ditzakegu, esaterako, One Too Many Mornings (Dylan), Blackbird (Beatles) eta Sisters of Mercy (L. Cohen). Aurten, Dionek, Blues with Friends disko ederra ekarri digu, eta bertan kolaboratzaile ospetsuak bildu ditu Bronxeko kantariak bilduma osatzen duten 15 kantuotan (Bruce Springsteen eta Patti Scialfa, Jeff Beck, Paul Simon, ZZ Top-eko Billy Gibbons, Joe Bonamassa, Brian Setzer, Van Morrison, Steve Van Zant eta beste batzuk). Bertatik entzun ditugu: I Got Nothin’ (Van Morrison eta Joe Louis Walkerrekin), Song for Sam Cooke (Paul Simonekin).