SOINUGELA: Peter Green, Neil Young, Belako, Nick Cave

Joan den uztailaren 25ean, Ingalaterrako 60eko hamarkadako rock gitarra maisua izandako Peter Green zendu zen.1968an Fleetwood Mac taldearen partaidea zenean Greenek konposatutako Black Magic Woman kantua gaurko urrezko abestitzat aukeratu dugu. Bi urte geroago, Kalifornian, Santanak Black Magic Woman gailurrera eraman zuen. Jarraian, Peter Greenen hainbat kantu entzun ditugu:

The Supernatural (John Mayall & The Bluesbreakers), Albatross (Fleetwood Mac, 1968), Need Your Love so Bad (Fleetwood Mac, 1968), Man of the World, (Fleetwood Mac, 1969), Oh Well (Fleetwood Mac, 1969), The Green Manalishi (Fleetwood Mac, 1969), Temperature is Rising (Otis Spann) eta In the Skies (Peter Green).

Neil Youngek Harvest eta Comes a Time diskoen bitartean, 1975ean hain zuzen, Homegrown izena izango zuen LPa argitaratzear zegoen, baina azkenean baztertu zuten. 43 urteren buruan, azkenean, disko hori kaleratu dute. Bertatik kanta batzuk entzun ditugu: Love is a Rose, Separate Ways, Try eta Homegrown.

Abuztuaren bukaeran Belako talde bizkaitarrak laugarren bilduma kaleratu du, Plastic Drama goiburukoa. Lan benetan ederra da, gure ustez, orain arte egin duten helduena. Beran grabatu dute, Iñigo Irazokiren Atala estudioan. Josu Ximunen produkzioarekin. Gaurko saioan dastatu ditugun kantuak: Tie me Up, Siréne, Plastic Drama eta The Craft.

Abuztuko Mojo aldizkariarekin datorren CDan Nick Cave australiar artistaren omenez beste kantarik askok egindako bertsioekin osatu dute, The Good Songs izenburupean. Bildumatik ale batzuk aukeratu ditugu: Straight to You (The Lemonheads), Jack the Ripper (Japandroids), City of Refuge (Grant Lee Philips) eta New Morning (My Morning Jacket).

 

Deskargatu hemen.

The post SOINUGELA: Peter Green, Neil Young, Belako, Nick Cave first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

MESTIBULL- Carlos Nuñez

al. Ira 21 , 2020