PANDEMONIYUA | Iban Zugarramurdi

2020an abiatutako ‘Etxeko Uzta’ podcastaren adar bat da ‘Pandemoniyua’. Elkarrizketa sorta zabal bat. Gure herriko sortzaileekin arituko gara solasean, pandemiak haien bizitzara eta lanetara ekarri duena ezagutu eta hausnartzeko. Iban Zugarramurdi bateri-jolea gonbidatu dugu gurera. Gaur egun, Esne Beltzarekin dabil, baina 30 urte inguru daramatza baketekin eta aritu da talde gehiagotan ere.

Bete-betean harrapatu du pandemia honek ‘Esne Beltza’. Hitzartuak zituzten kontzertu denak bertan behera erori zaizkie, eta kontzertu bakarra eman dute: Naiz Kontzertuak, Bermeon. «Benetan kezkatuta nago egoerarekin» dio Zugarramurdik, eta nabarmendu du kultura eta, batez ere, gaua oso zigortuak izaten ari direla «ez du inork esaten 1500 langileko enpresa batean arriskua dagoenik, baina bai entzuten dut kontzertuak ezin direla egin arriskuagatik. Edo hondantzan elkartzen al gara ehundaka pertsona eta kontzertu batean ez…badirudi taberna-giroan soilik zabaltzen dela birus hau!» esan digu Zugarramurdik.

‘Pademoniun’ hitzak, grekeraz, deabru guztien bilkura edo aingeru guztien bilkura omen da. Gurean ez ditugu guzti-guztiak izango, baina bai, gure inguruko musikari, sortzaile, deabru eta aingeru lagin anitz bat.

‘Pademoniun’ hitzaren beste esanahia, nahaspila da, nahaspila eta kaosa…pandemia demonio honek gure herrira eta besteetara ekarri duena.

Hurrengo podcasta

HAUS OF BEATS 223

al. Ira 14 , 2020