Podcast: Play in new window | Download
2020an abiatutako ‘Etxeko Uzta’ podcastaren adar bat da ‘Pandemoniyua’. Elkarrizketa sorta zabal bat. Gure herriko sortzaileekin arituko gara solasean, pandemiak haien bizitzara eta lanetara ekarri duena ezagutu eta hausnartzeko. Nagore Legarreta argazkilariarekin hitz egin dugu.
Legarretak aitortu digu osasun krisi hau hasi eta dena geratu zenean «gorputzean poza sentitu zuela» atseden hartzeagatik eta hilabetera faltan botatzen hasi zela «martxa eta eguneroko sorpresak». Etorkizunari buruz galdetuta, Legarreta ez dago kezkatuta. Zortea izan du eta hainbat proiektu ditu martxan «momentu ona ari naiz pasatzen» dio, eta gainera: «sortzaileak sortzaileak gara ere errekurtsoak sortzeko». Bestalde, nekatuta dago egoera honen aurrean zabaltzen ari diren ezkortasun eta beldur mezuekin.
‘Pandemoniun’ hitzak, grezieraz, deabru guztien bilkura edo aingeru guztien bilkura omen da. Gurean ez ditugu guzti-guztiak izango, baina bai, gure inguruko musikari, sortzaile, deabru eta aingeru lagin anitz bat.
‘Pandemoniun’ hitzaren beste esanahia, nahaspila da, nahaspila eta kaosa…pandemia demonio honek gure herrira eta besteetara ekarri duena.