PANDEMONIYUA | Jon Basaguren

2020an abiatutako ‘Etxeko Uzta’ podcastaren adar bat da ‘Pandemoniyua’. Elkarrizketa sorta zabal bat. Gure herriko sortzaileekin arituko gara solasean, pandemiak haien bizitzara eta lanetara ekarri duena ezagutu eta hausnartzeko. Jon Basaguren hausnarketak bildu ditugu podcast honetan.

‘Izaki Gardenak’ taldeko abeslari eta ‘Zidorrean’ irratsaioko gidaria da Basaguren. Konfinamendu ez ditu sortzeko baliatu «ez zen nire momentua» dio, bestelako lanak egin ditu, «lan mekanikoagoak», aurretik zituen ideietatik tiraka. Pandemiaren ondorioz, udaberrirako eta udazkenerako zituzten kontzertu denak bertan behera geratu dira, eta udazkenekoak ere, kolokan daude oraindik. «Sentsazio txarra, dei guztiak kontzertuak ezeztatzeko ziren» azaldu digu, eta aitorpena egin «egia esan, saiatzen gara gaiaz ez hitz egiten».

‘Pademoniun’ hitzak, grekeraz, deabru guztien bilkura edo aingeru guztien bilkura omen da. Gurean ez ditugu guzti-guztiak izango, baina bai, gure inguruko musikari, sortzaile, deabru eta aingeru lagin anitz bat.

‘Pademoniun’ hitzaren beste esanahia, nahaspila da, nahaspila eta kaosa…pandemia demonio honek gure herrira eta besteetara ekarri duena.

Hurrengo podcasta

Revolutionary Grooves x 36

ar. Abu 25 , 2020
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan