PANDEMONIYUA | Alaia Martin

2020an abiatutako ‘Etxeko Uzta’ podcastaren adar bat da ‘Pandemoniyua’. Elkarrizketa sorta zabal bat. Gure herriko sortzaileekin arituko gara solasean, pandemiak haien bizitzara eta lanetara ekarri duena ezagutu eta hausnartzeko. Alaia Martin bertsolari eta irrati esataria gonbidatu dugu gurera.

Txapelketak ondoren, udaberri honetan fase berri bat hastekoa zen Alaia Martin. Plazaz plaza arituz «eskalada» pertsonal bat emateko prest zen oiartzuarra, aldiz, kontrakoa gertatu da, saio denak bertan behera geratu zaizkio osasun krisiarekin. Konfinamenduak balio izan dio kultura kontsumitzaile eta sortzaile moduan ohartzeko «kultura izugarri garrantzitsua dela» eta esparru batzuetatik «izugarri gutxietsia dela». Horregatik, indarra eta ilusioa piztu zaio kulturari behar duen garratzia eta lekua emateko.

‘Pademoniun’ hitzak, grekeraz, deabru guztien bilkura edo aingeru guztien bilkura omen da. Gurean ez ditugu guzti-guztiak izango, baina bai, gure inguruko musikari, sortzaile, deabru eta aingeru lagin anitz bat.

‘Pademoniun’ hitzaren beste esanahia, nahaspila da, nahaspila eta kaosa…pandemia demonio honek gure herrira eta besteetara ekarri duena.

Hurrengo podcasta

HAUS OF BEATS 220

al. Abu 24 , 2020