11 Ispilu: Hello i love you (The Doors ) #Bertsioak

Gaurko bertsio saioan The Doors taldearen Hello I love yo kantua izan du hizpide Rafa Ruedak. 60 harkada bukaeran sortutako kantua dugu protagonista. 1965eko uztailean Ameriketako Estatu Batuetako Kalifornia estatuko Los Angeles hirian sortu zen rock talde estatubatuarra izan zen. Jefferson Airplane, Grateful Dead, The Beatles edota Pink Floyd taldeekin batera, 1960ko hamarkadako psikodeliaren ordezkari nagusiak bilakatu ziren. Kideak Jim Morrison (ahotsa), Ray Manzarek (teklatua), John Densmore (bateria) eta Robby Krieger (gitarra) izan ziren. Dirudienez, taldeak izena Aldous Huxley idazle ingelesaren The Doors of Perception (“Sumaketaren Ateak”) liburutik hartu zuen: “Sumaketaren ateak garbitzen direnean, gizonari gauzak diren bezalaxe agertu zaizkio… infinitoa”. Bertsioak Eurythmics, Oleander, Simple minds, The Cure eta Dark Horses.

Deskargatu hemen.

 

 

 

 

The post 11 Ispilu: Hello i love you (The Doors ) #Bertsioak first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

PANDEMONIYUA | Niña Coyote eta Chico Tornado

al. Abu 17 , 2020
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan