Podcast: Play in new window | Download
Euskal Herriko kazetarien artean oso ezaguna da Xabier Madariaga bilbotarra. Oso gaztetatik hasi zen lanean, unibertsitatean ikasketak amaitu eta uda hartan bertan Jerusalemen baitzen EiTBren berriemaile bezala. Bertan, zenbait urtez egon zen korrespontsal bezala eta gaur egun arte ere zenbait txokotan ikusi dugu. Madrilen ere igaro zituen urtetxo batzuk eta Parisen ere bai. Kazetaritzaren mundua beraz, ondo ezagutzen duen pertsonetako bat dela esan genezake.
Aste honetan Nahikoberoko mikroetara gerturatu da bere orain arteko ibilbideaz hitz egiteko eta “Ur handitan” saioaz jarduteko ere. Bertan bizitako esperientziak izan ditu hizpide eta egunerokotasuneko erritmoa zein den ere azaldu digu. Plazer bikaina izan da beraz, horrelako gonbidatu baten bisita jasotzea.