Iñigo Vicens

MIKROAREN BI ALDEAK – IÑIGO VICENS KIROL MONITOREA EZAGUTU DUGU GAURKOAN

Gazte-gaztetatik aritu da Iñigo Vicens kirol munduan murgilduta. Gaur egun, Crossfit eta entrenamendu funtzionaletan espezializatutako prestatzaile fisikoa da eta bertatik-bertara ezagutzeko aukera paregabea izan dugu gainera. 10 urte daramatza aretoko monitore gisa eta igeriketa nahiz pilateseko entrenatzailea izateaz gain, txoko guztietan ikus genezake.

Azken denboraldian, EiTB hedabidearen Gure Kasa telebista saioan ikusi dugu kolaboratzaile bezala lanean baita Zuriñe Hidalgorekin batera aurkezten duen Adinberrin ere. Berarekin hitz egin ondoren, garbi geratu zaigu egunero kirola edo gutxienez giharrak mugitzea oso garrantzitsua dela gure osasunerako.

Hurrengo podcasta

MIKROAREN BI ALDEAK - ZEA MAYS TALDEKO AIORA RENTERIAREKIN KONTU KONTARI

ol. Uzt 31 , 2020
Aiora Renteria