‘Transeuskalerria’ proiektua ezagutu dugu Gema Sandonisekin

Ithaka-txikia



Ithaka txikia

Gema Sandonís bilbotarra izango dugu gidari aste honetako bidaian. Gainera, urrutira egin gabe, Euskal Herria txirrindaz zeharkatzea proposatzen duen proiektu bati buruz hitz egingo dugulako: transeuskalherria. 7 lurraldeak pedalkadaz ezagutzeko pentsatutako ekimen komunitarioa da; trackak eta webgunean eskura jarri duten gainerako informazio praktikoa ere askoren artean bildu eta osatu dutelako.

Eta, bide batez, ‘MTB Andreak’T taldeaz ariko zaigu Gema Sandonís; Mendiko Txirrindulari Basatiak. Bilboaldean mendiko bizikletaz aritzeko sortu den emakume taldea alegia. Halako gero eta gehiago eratzen ari dira Euskal Herrian eta gure mugez harago; eta horren arrazoia zein den ere galdetuko diogu, zergatik ez?

Hurrengo podcasta

SOINUGELA: Lucky Peterson, Anari + Thalia Zedek, Lucinda Williams, Michael Cleveland, Bela Fleck African, La Topadora, Lee Perry…

al. Uzt 27 , 2020
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan