Iñaki Artola

MIKROAREN BI ALDEAK – Iñaki Artola pilotari profesionala gertuagotik ezagutu dugu

Nahikoberon zenbait gai izaten ditugu hizpide aste osoko goizetan zehar, baina gaurkoan kirol munduan murgiltzeko garaia heldu da. Horretarako, pilota kontuei heldu diegu eta Iñaki Artola 25 urteko gazte alegiarra izan dugu gurean. Esku huskako jokalari profesionala da bera. Asegarce enpresarekin aritzen zen lanean, eta 2014ko ekainaren 28an debutatu zuen profesionaletan Tolosako Beotibar pilotalekuan.

Pilotaria bere kolpe indartsuarengatik nabarmentzen da gehienbat. Debutatu zuenetik bost hilabete betetzerako, profesionaletako bere lehenengo titulua eskuratu zuen. Hau, Bigarren Mailako Lau eta Erdiko Txapelketa izan zen, finalean Jokin Altunari 22-8 gailenduta.

Gaur egun Baiko pilota enpresarekin egiten du bat, eta alegiarra lanean oso fin dabilela dirudi. Aurrelaria gurean izan da bere ibilbide profesionalaz hitz egiteko eta bere esperientziak kontatzeko. Elkarrizketa entzun gabe zaude oraindik? Egiozu tartetxo bat!

Hurrengo podcasta

MIKROAREN BI ALDEAK - Xabier Crehuet kantautoreak inoizko elkarrizketa bereziena eskaini du

ol. Uzt 24 , 2020
Xabier Crehuet
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan