SOINUGELA: A Whiter Shade of Pale, Nell eta Jim, The Everly Bros., Morricone, Vetiver, Patxuko Nice, Millie Small

Gaurko urrezko kantua lege handiko urrearekin egina dago. 1967an Procol Harum Ingalaterrako taldeak arrakasta handia izan zuen A Whiter Shade of Pale (Zurbiltasun itzal zuriagoa) kantuarekin. Gary Brooker, Keith Reid eta Matthew Fisherren kantua da, eta J. S. Bach-en musikarekiko lotura agerikoa du. Gero, Jane Birkin eta Serge Gainsbourg-en Je t’aime moi non plus kantua ere entzun dugu, Procol Harum-en kantuarekin lotura duena. Azkenik, A Whiter Shade of Pale abestiaren Memphiseko The Box Tops-en bertsio bat entzun dugu.

Nell Robinson and Jim Nunnaly Banden eskutik country kantu eredugarri batzuk entzun ditugu: Baby Let’s Take the Long Way Home, I Hear a Southwind eta Hillbilly Boy.

The Everly Brothers bikoteak 1967-1968 bitartean country rock kutsuko hiru grabaketa egin zituen. Orain berreskuratu dira hiru CDtan eta guk kantu batzuk ekarri ditugu bertatik Soinugelara: Oh Boy (1967), Bowling Green, A Whiter Shade of Pale, Shady Groove eta Mama Tried.

Ennio Morricone italiar musikagilea pasa den uztailaren 7an hil zen Erroman, 92 urte zituela. Morriconek, batez ere, filmetako musikak egin zituen, 500 film baino gehiagok bere musika izan zuten ardatz nagusitzat, fenomeno bakana zinearen historian. Gaur berak egindako doinu batzuk berreskuratu ditugu: 1900 Theme Music, The Good the Bad and the Ugly, Gabriel’s Oboe, Cinema Paradiso eta Here’s to You (Joan Baez).

Hondarribiko Patxuko Nice taldearen laugarren bilduma dugu Quim-en marrazkia. Kantu pare bat aukeratu ditugu bertatik: Esnatu da eta Biok garen mundua.

Vetiver taldea da Kaliforniako San Francisco hiritik dator, bertan sortu ziren 2002an eta Subpop disko etxean ibili ziren. Up on High du izena beren zazpigarren lanak. Taldearen buru eta kantaria den Andy Cabicek kantu gehienak konposatzen ditu. Azkeneko lan horretatik hauek aukeratu ditugu: Up on High, To Who Knows Where, Swaying eta Wanted, never asked.

Jamaikako Millie Small ska musikaren aitzindaria hil da Londresen. Bere bi kantu entzun ditugu saioa amaitzeko: My Boy Lollipop eta Bring it on Home to Me.

https://www.youtube.com/watch?v=valL7JWjVB4

 

Hurrengo podcasta

Sri Lanka, Tuk Tukez

ol. Uzt 17 , 2020