Podcast: Play in new window | Download
Euskal pop musikari, talde berri bat batu berri zaio; Bulego talde azkoitiarra hain zuzen ere. Taldea bost pertsonek osatzen dute, eta Bulego izenarekin ezagutzera eman diren arren, hasiera batean Passepartout izeneko taldea osatzen zuten.
Taldeak lehenengoz Hegan izenejo single-a kaleratu zuen, eta arrakasta handia izan du honek Euskal Herri osoan. Horrez gain, konfinamendu ostean fisikoki egin zen lehenengo kontzertua eskaini zuten Azkoitian, eta Eitb etxearen telebista katean ikus dezakegun Ur Handitan saioak filmatu zuen.
Guzti honen inguruan gehiago hitz egiteko Itziar Beitia taldeko teklista izan dugu gurean eta hemendik aurrera dituzten asmoak zeintzuk diren ezagutzeko aukera paregabea aprobetxatu dugu.