Podcast: Play in new window | Download
2010an ibilbidea eten eta ausart aurrera jauzi egin zuen Asierrek. Urtetan ingeniari agronomo moduan lanean (“mertzenario”) eta, gero eta gogotsuago geobiologian zebilela, GeoBioTek enpresari ekin zion.
Etxearen/tokiaren osasuna aztertzen dabe diseinu alditik eta orekatzen laguntzen (“lanez gainezka gabiltza, ahoz aho zabaltzen dute gure berri, emaitzak argiak direlako”). Aitzinako jakituria itzela zen, asko dugu ordukoengandik (berr)ikasteko
Eremu elektro-magnetikoen potentzia neurtzeko gailua ekarri du eta Bilbon bueltatxo bat eginda astindutxoa hartu dugu. Eragina itzela da, tokian tokian (plaza eliptikoan eta kale nagusian, kasu, antena ugari hurbil, kalte potentzial itzela). 5G azpiegiturak gero eta hedatuago, osasuna mehatxupean, uhin-elektromagnetikoek DNA kateak apurtzen omen dituztenez.
Boteredunek engainatuta bizi omen gara. Zer gezur ari zaizkigu kontatzen eta zer interesetan? CERNen ibililtako Raymond Montercy-ren moduko ahots kritiko jakintsuak laster isilarazi nahi izaten dituzte.
Monumenturik aintzinakoena, indartsuena, jakintsuena? Arbola, lurreko eta zeruko energiak eremu toroidalean bilduz.
Norbere burua zaindu behar dugula (higiene elektro-magnetikoa barne: itzali bluetooth, kokagailua, wifia eta datuak; hegazkin moduan utzi) eta hurbilekoekin taldetxo osasuntsuak ugaldu. Gizakitik “giza-maki”-ra mutatu aurretik ;-)!
Entzun Asier, asko daki-eta!
Kantak:
Gauza perfektuak (Zaharregia, txikiegia, agian)
Lerro zuzena (Ruper Ordorika)
Errerferentziak:
Spiral4Phonecrowdfunding (Harmonizatzaile elektromagnetikoa)
The invisible rainbow (ortzadar ikustezina); Artur Fistenberg