Pello Reparaz

Bihar Zetak taldeko Pello Reparaz izango da bisitan Ataun Irratian

Udako magazinak, gonbidatu berriak gerturatu ditu Ataun Irratira ere eta astearte honetan pertsona ezin ezagunago baten bisita jasoko dugu gurean. Euskal musikari, konpositore eta ekoizlea den Pello Reparaz Arbizuarrak, bere azken lanen inguruan hitz egingo du “Nahikobero” saioan Ioar Aizpurua eta Leire Perlinesekin batera.

Oso txikia zenetik hasi zen Reparaz musikaren munduan murgiltzen, izan ere, 8 urte besterik ez zituela tronboijole gisa trebatzen hasi zen eta bost urte geroago igo zen lehen aldiz taula gainera. Vendetta taldean egindako ibilbideari zor dio gehienbat bere arrakasta. Gaur egun, 600 kontzertu baino gehiago eskaini ditu estatu osoan zehar eta usikaz gain, ikus entzunezko beste zenbait edukitan ere topa genezake.

Gaur egun taldea deseginda badago ere, Euskal Herritarren artean ezagun izaten jarraitzen du Zetak taldearen buru ezagutzen dugun artistak.

Biharkoan, bere orain arteko ibilbideaz, lanez eta hemendik aurrera datorrenaz hitz egiteko aukeran izango gara gonbidatuarekin berarekin. Baita gertuagotik, artistaren beste alde bat ezagutzeko aukeran ere izango gara.

Hurrengo podcasta

Oasiko Kronikak 16: Dusko gudariak gara (Euskadiko Orkrestra Sinfonikoarekin)

al. Uzt 6 , 2020

Podcast gehiago

Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan