Bir (Judimendiko Jai Batzordea): “Hasieratik argi izan dugu datorren asteburuan zer edo zer egon behar zela auzoan”

Uda iristear dagoen honetan, herri zein auzoetako jaiak hurbiltzen hasi dira. Baimenen harira Udalarekin arazoak izan badituzte ere, Gasteiko Judimendi auzoko bizilagunek jaiak antolatuko dituztela erabaki dute eta horren inguruan gehiago jakiteko, Judimendiko Jai Batzordeko kidea den Bir izan dugu Hala Bedin.

Jaien antolakuntzan izandako zailtasunez mintzatu da, koronabirusak eragindako testuinguruak ez baitizkie lanak batere erraztu. Hala ere, aurtengoan ere, auzokideen artean antolatzea lortu dute eta ekainaren 19tik 23ra arte luzatuko diren jaiak antolatu dituzte.

 

Hurrengo podcasta

ARGIA AURRERPENA| Aroztegia, haurrak euskaraz aritzeko mintzakideak eta Aleka elkartea

az. Eka 17 , 2020