Joan Zikutara: JZ 1X15 (2020/06/13): Hemen gara berriz ere…

Hiru hilabeteren ostean, bueltan gara berriz ere, gogotsu, epe honetan bizitakoa zuekin konpartitzeko prest.

Gaurkoan programa berezia ekarri dizuegu, salbuespen egoera batek salbuespenezko programa merezi duelako. Ohiko eskema alde batera utzita, ez dugu daturik emango. Zifrak eta ehunekoak alboratuz, hilabete honetan bizi izan dugun eta lekuko izan garen egoerak plazaratu nahi izan ditugu: ziurgabetasuna, isolamendua, bakardadea, babesgabetasuna, inpotentzia, maite duzun baten galera…

Argi dago danok ez dugula egoera hau era berean bizi izan, baina hurrengo programetan epe honetan aspalditik itzalpetan zituen aldagai eta kolektibotaz ohartu gara, hurrengo saioetan jorratuko ditugunak. Beraz, gaurko programa izeberg-aren punta besterik ez da.

Besterik gabe horra gure aste honetako programa, hurrengo asterarte!

The post JZ 1X15 (2020/06/13): Hemen gara berriz ere… appeared first on Halabedi.

Hurrengo podcasta

ANTXOEN BERTSOA (113) - Segi bertsotan!

ar. Eka 16 , 2020
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan