Podcast: Play in new window | Download
Azken asteetan asko aipatzen da “normaltasun berria” kontzeptua. Aurretik genuena baina, ba zen jada krisi bat: sistema kapitalistaren krisia, jendartearen zapalkuntzan eta naturaren suntsipenean oinarritzen dena. Horren aurrean, hainbatek pausu bat aurrera eman dute benetazko “normaltasun berri bat” probokatzeko, lehengora ez itzultzeko.
Horien artean, Euskal Herriko akademiko-talde anitz batek 5 puntuko manifestu bat landu eta aurkeztu du konfinamendu garai honetan: COVID19 osteko Euskal Herriko ekonomia ekologikoaren alde, jendartearen hausnarketa sustatzeko helburuarekin.
Manifestuaren nondik norakoak azaldu dizkigu gaurko Lur eta Murmur irratsaioan Unai Pascual Ikerbasqueko irakasleak.