Astelehenean, arazo teknikoak eta gure ergelkeri digitala tarteko, ezin izan genuen Klask!eko saio berri bat emititu. Trukean eta asteburua alaitzeko gogoz, irratsaio galdu horretan emititu behar genuen Nekrofilia sekzioa dakarkizuegu.
Izan ere, apirilaren 27an hil zen Young Jessie musikaria, rhythm&blues abeslari eta idazle ziragarria, «Mary Lou» abestitzarraren sortzailea. Abestiz abesti, bere ibilbidea jarraituko dugu; interesagarria oso, Estatu Batuetako doinu beltzen historiaren lagina baita.