Podcast: Play in new window | Download
Gaur lau astetik behin Gorka Menenedezek baserriaren inguruan egiten digun kolaborazioa izan dugu.
Aurreko kolaborazioan herri medikuntzaz hitz egin genuen, baserri aurrekapitalistetan ematen zen praktika gisa. Horren baldintza materialak azaldu zituen Gorkak eta ahoz ahozko transmisioaren garrantzia azpimarratu zuen, jakituria etnografiko gisa. Hainbat sendabelarren inguruan mintzatu ginen, hala nola, pasmobelarra, te de roca, berbena edota asunak dituzten propietateez eta horiei emandako erabileraz.
Gaurkoan, baserrietan ohiko erabilera zeukaten hainbat sendabelarren ezaugarriak azaldu dizkigu. Arnas aparatuari laguntzeko, pulmoni-belarra eta karraskila aipatu ditu. Azal arazoei dagokienez, iodo-belarra eta ebagi belarrak aipatu ditu, horietan sinbolismoak eta erritualek zeukaten garrantzian sakonduz. Gainera, azaleko arazoak osatzeko erabilitako ukenduen errezeta azaldu digu, baita tipularekin eta arraultzaren egindako enplastoarena ere. Akitzeko, digestio aparatuan zentratu da, aurreko eguneko mantzanilla eta te de roca infusioak aipatzeaz gain, zizareei aurre egiteko ario-belarra, boskotsa eta mamukioa erabili ohi direla azaldu digu. Azken hauekin adi ibili behar garela aipatu du, dosien arabera pozoitsuak izan daitezkeela azalduz.
Kolaborazio guztia hemen entzungai: