Podcast: Play in new window | Download
Asteazkeneroko zitari heldu diogu, aste honetako ARGIAn aurkituko ditugun hainbat edukiren aurrerapena egin dugulako Axier Lopez kazetariarekin. Gaurko aurrerapenean hiru gairen inguruan mintzatu gara: batetik, laborantza intentsiboan etorkinen paper zein baimenei begira jarri direla; bertzetik, Austriako Mauthausen kontzentrazio esparru nazia askatu zutenetik 75 urte bete direla; eta azkenik, “Erroa eta geroa” dokumenatalaren inguruan hitz egin dugu, baserriko bizipenak emakumeen azaletik kontatzen duena.