Podcast: Play in new window | Download
EAEko zahar-etxeetako langileen egoeraren inguruan mintzatu gara ELA sindikatuko arduradun sozio-sanitarioa den Txomin Lasarekin. Egun egoitzetan bizitzen ari diren baldintza txarrek urteak horrela daramatzatela azalduz hasi da, nahiz eta azken hilabeteko egoerarekin horiek mugetara eraman diren.
2004. urtetik burututako greben errepasoa egin dugu. 2017an Bizkaiko greban 377 egun zirela oroitaraziz eta 2018ko irailetik hasia zeukaten greba azalduz. Koronabirusaren testuinguruarekin sektorean emandako egoera larria ikusirik, greba atzeratzea erabaki zutela azaldu digu, langileak beren lanpostutara itzuliz eta nagusiei zaintza 100%ean bermatzeko helburuarekin.
Akitzeko, instituzio eta politikariek zaharren heriotzen aurrean normaltasunez jokatzea eta ahal duten guztia eman ez izatea salatu du, horren aurrean jendarte bezala, askoz gehiago exijitu behar dugula aldarrikatuz.