BILYNCH: 12 TXIMU

‘Film bat dirudi honek’ esaldia zenbat aldiz entzun duzu azken egunetan koronabirusaren harira? Ba bai, pandemiak maiz izan dira  film argumentu, eta badago non aukeratu. Hala ere guk garbi genuen Terry Gilliam-en ’12 Tximu’ filma izan behar zela, bai ala bai, hilabete honetako filma. Garaiarekin badatorrelako, eta batez ere, Mikel Zumeta kidearen pertsuasio eta insistentziak funtzionatu duelako.

’12 Monkeys’ Terry Gilliamek 1995ean zuzendu zuen zientzia fikzioko filma da. Chris Markeren ‘La jetée’ film laburrean oinarrituta dago, eta protagonistak Bruce Willis, Madeleine Stowe, Brad Pitt, eta Christopher Plummer dira.

Saioa entzun eta gero, edo aurretik, (baina, egin)  gomendatzen dizuegu, biziki, Txerrineitor ikustea.

Hurrengo podcasta

Reggae Fever x 23

lr. Api 18 , 2020
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan