BESTE BAT: Estitxu x 2

‘Blues-a eta emakumea’, horrela izenpetu du aste honetako ‘Beste Bat’ saioa Estitxu musikariak. Hain zuzen, emakumeak izan ziren Blues-a oholtzetara eraman zutenak, lehen diskak grabatu zituztenak… Bai,  hala da. AEBetan,  XX. mende hasieran, 20 eta 30. hamarkadan gertatu zen hori. Eta kantua izan zen beraientzako adierazpenaren meka. Egoera latza baitzen beraiena: emakumeak eta beltzak.  Testu erredikalak abesten zituzten blues erritmoan. Dena kontra zutela ausartzen ziren abestera ezberdintasun sozialen edota sexu harremanen inguruan…

1920. urtean hasi, eta gaur egunerarteko ibilbidea egin dugu. Entzun ditugu, Victoria Spivey, Koko Taylor, Mavis Staple, Betty Lavette, Shemekia Copeland, Beth Hart, Janis Joplin, Amy Winehouse, Danielle Nicolle, Fiona Boyes, Ana Popovic eta  Maialen Errotabere.

Hurrengo podcasta

REVOLUTIONARY GROOVES x 17

al. Api 13 , 2020

Podcast gehiago