Podcast: Play in new window | Download
Etxean egonda ere, Lur eta Murmur irratsaioarekin jarraitzen dugu! Gaurko programan ezagutu nahi izan dugu nola ari diren bizitzen Euskal Herriko baserritarrak Koronaburisaren alarma-egoera hau. Zailtasunak zailtasun, elkartasun sareak antolatzen ari dira ekoizleen eta herritarren artean, eta horiek medio, kalitatezko elikagai osasuntsuak etxeetara iristea bermatzen ari dira, baserritarren lana babestuz.
Besteak beste, aurkeztu ditugu, protagonisten laguntzarekin, Uribe -Butroiko Elkartasun Sarea, Euskal Herriko Baserriko Plaza, Ipar Euskal Herriko Lekukoa eta Leitzako egitasmoa. Beste batzuk ezagutzen badituzu, idatziguzue!
Eta konfinamendua luzatzen den bitartean, agendaren ordez, burua eta gorputza elikatzeko proposamenak:
Baserritar txikien elikagaiak erosteko:
Uribe-Butroiko Elikadura Elkartasun Sarea
Bilbon www.laborebilbo.eus
Oiartzunen Labore Oarso
Irunen Labore Txingudi
Gasteizen Bioalai
Iruñean Landare
Durangon http://ekokontsumo.eus/marisatsa
Eta betiko kontsumo taldeak eta sareak
Etxean janaria prestatzeko euskarazko errezetak:
Hausnarketarako inspirazioa pizteko bi irakurketa:
Etxaldeko Emakumeak Taldeko COVID19 eta ELIKADURA: HAUSNARKETARAKO PROPOSAMENA
Pentsalari ezkertiarren hainbat artikulu SOPA DE WUHAN liburuan.
Bukatzeko, podcast bat entzuteko: Halabediko Baserri Ataleko HERRI MEDIKUNTZA ETA SENDABELARRAK, Gorka Menendezekin.
Zaindu eta on egin!